Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz ateratzeak saria du

Barren 2024ko uzt. 16a, 11:11

Gazteak autoaren gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egitera animatzeko kanpaina martxan da.

Gidabaimena azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzen duten 16 eta 29 urte arteko gazteak sarituko ditu Elgoibarko Udalak, “Animatu eta atera gidabaimena euskaraz!” kanpainaren barruan.
 
Azterketa teorikoa euskaraz gainditzen dutenen artean zozketa egingo du Udalak eta irabazleak gidabaimenaren ikastaroaren edota azterketa teorikoaren pareko dirulaguntza jasoko du, beti ere, gehienez 500 euroko zenbatekoa.

Zozketan sartzeko ondorengo baldintzak bete beharko direla zehaztu dute Udaletik:

  • Elgoibarren erroldatuta egotea
  • 16 eta 29 urte bitartean izatea
  • Azterketa teorikoa 2024ko urtarrilaren 1a eta urriaren 30a bitartean gainditzea

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2024ko urriaren 30a izango da, eta eskaerak HAZen (Santa Ana 2) edo www.elgoibar.eus webgunean egin beharko dira.

Informazio osoagoa autoeskoletan, Udaleko Euskara Sailean (euskara@elgoibar.eus 943 744 366)