Furgobaratza zerbitzu ibiltariak geldialdia egingo du Elgoibarko Baratze Parkean. Uztailaren 17an, eguaztenean, izango da, 18:00etatik 19:00etara bitartean. Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrek ere parte har dezakete Furgobaratzaren bisitan, baita urtean zehar antolatzen diren ikastaroetan ere.
Furgobaratza zerbitzu ibiltaria da, tutoretza eta produktu ekologikoen salmenta eskaintzeko. Aisialdirako baratze eremu publikoetan zehar mugitzeko sortu zuten, baina baita mota ezberdinetako ekitaldi zein azoketan baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa sustatzeko ere. Eskaintzen dituen zerbitzuak honakoak dira:
- Baratzezainei zalantzak argitzen laguntzen diete in situ (gaixotasunak, landaketa garaiak, erabili beharreko ongarri kantitatea…)
- Garaian garaiko landare eta hazien salmenta. Bertako barietateak, komertzialak, bai eta exotikoak ere. Ahal den neurrian, ekologikoak.
- Zerbitzua hilerokoa edo aldizkakoa izan daiteke. Aurrez aurrekoa, gertukoa eta ordutegi beharretara egokitua.