Urrezko bi domina Paula Calvo igerilariarentzat Udako Gipuzkoako Txapelketetan

Barren 2024ko uzt. 15a, 12:02

Gipuzkoako junior eta absolutu txapelketak jokatu dituzte Tolosako Usabal kiroldegian, eta nagusiekin lehiatu zen Paula Calvo, 15 urteko igerilaria.

2009an jaiotako igerilari elgoibartarrak estilo erako 200 eta 400 metroko probak irabazi zituen eta brontzezko domina irabazi zuen 50 metro bular eran.

Lau domina Euskal Herriko Haur Mailako Udako Txapelketan

Gipuzkoako txapelketa jokatu aurretik jokatu zuten Galdakaon Euskal Herriko Haur Mailako Udako Txapelketa: ekainaren 30ean, Urretal kiroldegiko igerilekuan. Han ere lehiatu zen Eibar Igerixan taldeko kidea den Paula Calvo eta urrezko hiru domina eta zilarrezko bat irabazi zituen parte hartu zuen lau lasterketetan. Calvok 200 metro libreetako, 200 metro estiloetako eta bizkar estiloko 100 metroko lasterketak irabazi zituen eta bigarren postua lortu zuen tximeleta erako 50 metrokoan.

Paula Calvo, ezkerrean, Eibar Igerixan taldeko kideekin Tolosan, Udako Gipuzkoako Txapelketan.

Paula Calvo, Eibar Igerixan taldeko kideekin Galdakaon, Euskal Herriko Haur Mailako Udako Txapelketan. Argazkiak: Eibar Igerixan