Azaldu dutenez, bi gurpiletako entrenamendu eta irteera horietarako "ilusio handiz diseinatutako ekipazio berria" da orain aurkeztu dutena. Gobik wear ehun onenekin eginiko kirol arropak direla zehaztu dute, "egokiak eta erosoak" asfalto gainean zein mendi bideetan bizikleta gainean ibiltzeko.
Taldekideez gainera nahi duten guztiek izango dute ekipazioa eskuratzeko aukera, salgai jarriko baitituzte. Kirol arropak erosteko interesa dutenek CATT Morkaikokoek instagramen duten kontuan (@cattmorkaiko) mezua idatzi beharko diete.
Arropa berriak ezagutzera emateko argazki sesio dotorea egin dute Idotorberako bidean.
*Argazkiak: CATT Morkaiko T.T.