Urteko batzarrean kirol eta ekonomia balantzeen berri eman zien Sanlok bazkideei, beta horrez gainera, 25. urteurrena ospatzen ari direla-eta, zuzendaritzatik igarotako lau kide omendu zituzten, azken zuzendaritzako kide izandako Fidel Gomez eta Francisco Ribao batetik, eta Sanloko presidente izandako Carlos Ayesta eta Jose Ignacio Jauregi bestetik. Oroigarri bana eman zieten.
Iazko udan lanean hasi zen zuzendaritzak lehen urtearen balantzea egin zuen batzarrean. Taldearen harrobia den Eskubaloi Eskolan benjamin eta alebin kategoriako 61 neska mutil aritu dira, zortzi entrenatzaileren gidaritzapean. Taldeen balorazioak egiterakoan, honako lorpenak nabarmendu zituzten, taldez talde:
- Bacalaos Alkorta taldeak (bigarren urteko alebinen neskak) Gipuzkoako Kopan euren taldean lortutako hirugarren postua.
- Bankoa Elgoibar taldeak (infantil neskak) Gipuzkoako Txapelketako bigarren fasean eskuratutako 8. postua.
- Tecnifuellek (infantil neskak) Aldundia garaikurrean lortutako bigarren postua
- Zubacor taldeak (infantil mutilak) Gipuzkoa zein Aldundia txapelketetan lortutako 8. postuak.
- Casa Astigarraga GYS Sport taldea (Kadete neskak) finalerdietara iritsi zen Gipuzkoako Deba Kopan eta laugarren postuan sailkatu zen Aldundia Txapelketan.
- Rectificados Neurri taldeak (kadete neskak) hirugarren postua lortu zuen Gipuzkoako Oria Kopan eta 13. postua Gipuzkoako Txapelketan.
- Salento Gelati taldeak (kadete neskak) dinalerdiak jokatu zituen Euskal Kopan; 7. postuan sailkatu ziren Euskal Ligako lehen fasean eta aurreneko postuan promozioan. Euskal Ligako bigarren fasea laugarren amaitu zuten eta txapeldunorde izan ziren Gipuzkoako Oiartzun kopan.
- Urkunde taldeak (kadete mutilak) bere taldeko lehen postuan amaitu zuen Gipuzkoako Txapelketa eta txapeldunorde gelditu ziren Giopuzkoako Urumea Kopan.
- Deuko Izarra (jubenil neskak) Gabonetako Urdaibai Txapelketa irabazi zuen, euren taldeko lehen postua eskuratu zuten Aldundia Txapelketan eta txapeldunorde geratu ziren Gipuzkoako Deba Kopan.
- Cimde taldeak (jubenil neskak) hirugarren postua lortu zuen Euskal Kopan, 4. postua Federazio Txapelketako bere taldean eta hirugarrengoa Oria kopan.
- Deca (jubenil mutilak) taldeak bigarren postuan amaitu zuen Federazio Txapelketan eta 3. postuan Gipuzkoako Akutuerreka Kopa txapelketan.
- Salento senior gizonezkoen taldeak 12. postua lortu zuen Gipuzkoako Txapelketako Lehen Mailan, eta maila galdu zuen. Hurrengo denboraldian Gipuzkoako Txapelketako Bigarren Mailan arituko dira.
- Malape senior emakumezkoen taldeak laugarren postua lortu zuen Euskal Ligan eta txapeldunorde izan ziren Gipuzkoako Oria Kopan.
- Alcorta Forging Group Taldeak 5. postuan amaitu zuen Euskal Liga eta Gipuzkoako Aiztonaga Kopa irabazi zuten.
Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioekin
Sanloko jokalari ugari deitu dituzte aurten ere Gipuzkoako zein Euskadiko eskubaloi selekzioekin jokatzeko. Gipuzkoakoak 28 jokalari: 7 infantil, 15 kadete eta 9 jubenil. Euskadiko selekzioak, berriz, 11 jokalari deitu ditu: 3 infantil mailakoak 6 kadete eta 2 jubenil.
Balantze ekonomikoa
Azken denboraldiko diru kontuei dagokionez, 166 euroko emaitza ekonomiko negatiboa eduki du kirol taldeak (Sarrerak: 162.370 euro / Gastuak: 162.537 euro). Aurreko denboraldian 4.604 euroko emaitza ekonomiko negatiboa eduki zuten.