Erlekumea erlama batekin batera erle-koloniatik irten daitekeen erle-multzoa da, beste toki batean kolonia berri bat sortzen duena. Kasu honetan Juan Mugertza kalean saiatu dira kolonia berria sortzen. Erlezainek kendu ohi dituzte halakoak, baina garajeetako jabeetako bat, Haritz Arrieta, erlezain afizionatua denez, berak hartu du bertatik kentzeko ardura. Bere erletokira eramango ditu. Azaldu duenez, azken asteetan San Roke kaleko etxe batean eta sukalde batean ere saiatu dira erleak kolonia berria sortzen, eta euren garajean egin dute orain saiakera.