Maltzagan AP-1 eta AP-8 autobideen arteko lotunea itxiko dute gauez, uztailaren 10ean

Barren 2024ko uzt. 6a, 13:32

Uztailaren 10ean, eguaztena, AP-1a eta AP-8a lotzen dituen adarreko Aginaga tuneleko mantentze lanak egingo dituzte Maltzagan (Elgoibar), Bilborako noranzkoan. 

Hori dela eta, 145 lotura adarra itxita egongo da 22:30etik 04:00etara bitartean.

Alternatiba gisa, AP-1etik Bilborantz doazen ibilgailuek AP-8tik jarraitu beharko dute Behobia noranzkoan Elgoibarko 64. irteeraraino, eta bertan autobidea hartu berriro Bilborako norabidean. Lanak gauez egingo dituzte, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko.