San Ferminetako entzierroak emango dituzte Aita Agirre Kulturgunean

Barren 2024ko uzt. 8a, 15:41

Sanferminetako entzierroak zuzenean ikusteko aukera izango da Aita Agirre kulturguneko areto nagusian dagoen proiektorean.

Emanaldiak 7:55ean hasiko dituzte goizero, uztailaren 14ra bitartean. Udaletik azaldu dutenez, herritarrei entzierroak ingurune "eroso eta irisgarri" batean gozatzeko aukera eskaini nahi diete ekimen honekin. "Herritar guztiak daude gonbidatuta proiekzio horietara, sanferminetako entzierroen esperientzia parteka dezaten", adierazi dute.