LH4ko eta LH5eko 250 ikasle inguruk parte dute Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak gidatutako “Gu ere bertsotan” egitasmoan. Ikasleek, ohikoa denez, astean ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, eta bertsoa izan dute horretarako bitarteko tresna. Eneko Beretxinaga soraluzetarrak zuzendu ditu saioak, eta lau arlo landu dituzte nagusiki: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak nahiz sozialak. Ikasturte honetakoa 19. edizioa izan da.
Ikasturte bukaerako jaialdia antolatzen dute ikastetxeetan eta horien zabalkunderako bideoa ere prestatu dute, Elgoibarko Udalaren babesaz. Goian ikus daiteke 11 ikusteko enpresak ekoiztutako laburpen-bideoa.