Bideoa: 'Elgoibartik Mundura’ proiektuko webguneak sortzeko prozesua

Barren 2024ko uzt. 4a, 10:34

Herriko ikasleek herriko elkarteentzat garatu dituzten webguneak sortzeko prozesuko bizipenak bideo batean jaso dituzte.

lgoibarko Udalak, Elgoibarko Izarra eta Puntueus Fundazioarekin elkarlanean, 'Elgoibartik Mundura' izeneko proiektua jarri zuen abian 2024. urte hasieran, herriko elkarteak digitalizatzeko eta “.eus” domeinuaren erabilera sustatzeko asmotan. Ahalegin horren uzta izan da ikasleek herriko elkarteentzat garatu dituzten webguneak. Joan den ekainaren 11n aurkeztu zituzten horiek Aita Agirre Kulturgunean egin zuten ekitaldian. Sorkuntza prozesu hori guztiori bideo batean jaso dute.

Hona ekimenean parte hartu duten elkarteen zerrenda, webgunea garatzeaz arduratu den ikastetxea eta sortu duten webgunea:

    • HAIZEA-Elgoibarko Emakume Taldea (Elgoibar Ikastola): haizeaemakumetaldea.eus
    • C.D. Elgoibar (Elgoibar Ikastola): cdelgoibar.eus
    • Inazio Bereziartua Musika Eskola (Elgoibar Ikastola): elgoibarmusikaeskola.eus
    • Egur Arte Tailerra (IES Elgoibar BHI): egurarte.eus
    • Zubi Ondo Xake Elkartea (IES Elgoibar BHI): zubiondoxaketaldea.eus
    • Atxutxiamika Aisialdi Elkartea (IES Elgoibar BHI): atxutxiamaika.eus
    • Mauxitxa Txaranga (IES Elgoibar BHI): mauxitxaranga.eus
    • Elgoibarko Jubilatuen Biltokia (Meka Lanbide Eskola): elgoibarkojubilatuenbiltokia.eus
    • Kalamua Guraso Elkartea (Elgoibarko Herri Eskola): kalamuagurasoelkartea.eus