Txoko osagarriak antolatu ditu Atxutxiamaikak irailerako

Barren 2024ko uzt. 3a, 10:51

Umeak eskolan hasi aurreko egunetarako zerbitzua prestatu du Atxutximaikak, eta irailaren 2tik 5era Txoko osagarriak eskainiko ditu. 

2010 eta 2021 urteen artean jaiotako umeek eman dezakete izena. 9:00etatik 13:00etara emango dute zerbitzua, eta besteak beste, jolasak, natur ekintzak, eta bestelako jarduerak antolatuko dituzte. 64 eurokoa izango da prezio arrunta, eta bazkideentzako prezioa 58 eurokoa. Taldea sortuko balitz, Goiz Txoko zerbitzua ere eskainiko lukete, 8:00etataik 9:00etara. 
Bi eskaintzak hartzen dituztenek 75 euro ordaindu beharko dituzte (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 68 euro). Izena emateko formularioak elgoibarkoizarra.eus webgunean aurkituko dituzue. Informazio gehiagorako 943 741 746 telefonora deitu behar da. 

Izena emateko: