Ohi moduan, Kalegoen Plazako frontoian ipini duten pantaila handian proiektatuko dituzte filmak, 22:30ean.
Emango duten aurreneko filma, Serena eta Venus Williams tenislarien aita Richardi buruzko biopic-a da. Amore ematea zer den ez dakien aita honek garai guztietako kirolari apartenetako bi hazi eta hezi zituen, teniseko izar bihurtzeraino. Richardek alaben etorkizunaren oso ikuspegi argia zuen, eta metodo arriskutsu eta ez oso konbentzionalez baliatu zen, Venus eta Serena Williams Comptoneko (Kalifornia) kale gatazkatsuetatik kirolaren olinpora eramango zituen plan bat egin zuen, tenisaren ikono bihurtuz. Will Smith aktore ezagunak gizonezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen Richard Williamsena egiteagatik, 2022an. Hain zuzen, saria jasotzera joan zeneko ekitaldian eman zion zaplastekoa Chris Rock umoregileari, Hollywooden historiara igaro den erasoa.
Hona uda honetan emango dituzten zortzi filmak, eta horien gaineko informazioa loturan klik eginda:
- El método Williams (Uztailak 5).
- Momiak (Uztailak 6)
- Los Mitchel contra las máquinas (Uztailak 12)
- Jurassic world: Dominion (Uztailak 13)
- Fast & furious X (Uztailak 19)
- Mavka: basoaren zaindaria (Uztailak 20)
- Barbie (Uztailak 26)
- Elemental (Uztailak 27)