San Pedro jaiak iruditan

Barren 2024ko uzt. 1a, 09:50

San Pedro jaiak ospatu dituzte asteburuan Idotorben, euriaren mehatxupean. Hala ere, ekintza gehienak aurrera eramateko moduan izan dira, eta giro onean joan dira festak.  

Zapatuan euria izan zen protagonista nagusia eta goiz partean hainbat ekitaldi bertan behera laga behar izan zituzten. San Pedro Egunean ohikoa den prozesiorik ez zuten egin eta Lagunak taldekoen pilota partidak ere bertan behera laga zituzten. Arratsaldean ere, crosscountry moto txapelketa ezin izan zuten egin, anbulantziak falta zirelako. Kitziki taldekoen erromeria eta DJ saioa izan ziren musika ekitaldiak.

Domekarako atertu zuen euriak, eta ekintza guztiak egiteko moduan izan ziren. Bolo txapelketa eta umeentzako jolasak izan ziren, besteak beste. Niala magoak, bestalde, aho zabalik laga zituen ikusleak eta Rusok bere animaliak atera zituen, txikienen gozamenerako. 

Festaren barruan lehiarako tarterik ere izan da. Barikuan mus txapelketa jokatu zuten, eta domekan bolo txapelketa. Jabier Osoro, Xabier Arrizabalaga eta Imanol Osoro izan ziren bolotan onenak.

Errifaren zozketako zenbaki saridunak, berriz, hauek: 

1. saria: 1466 (ordezkoa 1366)

2. saria: 1733 (ordezkoa 3744)