Borja Rocha Azpitarte izango da aurrerantzean Haundi gizonezkoen taldeko entrenatzailea, Iosu Guineak lagatako lekua betez. Azkoitiarrak herriko taldean, C.D. Anaitasunan, egin du orain arteko kirol ibilbide guztia. Anaitasunaren gizonen bigarren taldearekin mailaz igotzea lortu zuen 2022an. Orain, etapa berria hasiko du Azkaratez bestaldera. Azkoitiarrak Xuban Peña azpeitiarra izango du lagun aulkitxoan, bigarren entrenaizaile moduan. Kirol koordinatzaile lanetan arituko den Ander Mugerza ere aurkeztu zuten atzo Mintxetan eginiko aurkezpen ekitaldian.
Ilusio handiarekin eta lanean hasteko gogoz datorrela dio Rochak. "Jendearen ilusioa bajatu dala sumatu dute zuzendaritzakoek, eta ilusio berreskuratzeko eta gazteenei taldearekiko ilusioa hori pizteko eskatu didate", esan du (ikus bideoan).