Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte Idotorbeko jaiak

Barren 2024ko eka. 26a, 17:34

Zapatuan, ekainak 29, San Pedro Eguna izango da, eta horren harira jaiak ospatuko dituzte Idotorbe baserri auzoan.

Bariku iluntzean hasiko dituzte festak, kanpai jotze eta txapilu jaurtitzearekin. Lagunarteko afaria egingo dute ondoren, eta mus txapelketa gero. 

San Pedro Egunean, zapatuan, zaindariaren eguna ospatuko dute, eta ez dira faltako urteroko prozesioa eta Haritz dantza taldearen emanaldia. Cross Country motor txapelketa izango dute arratsaldean. Errekonozimendu itzulia 16:00etan egingo dute eta 16:45ean hasiko da lasterketa. 15 kilometroko ibilbidean lehiatuko dira gidariak. Iluntzean erromeria izango da, Kitziki taldearekin. DJ saioa antolatu dute gauerako, eta goizaldera irrintzi txapelketa egingo dute. Zapaturako autobus zerbitzua egongo da herritik, doan. 20:30ena hasiko da autobus zerbitzua, Txarridunako biribilgunean.


Domekan, berriz, umeentzako ekintzak izango dira nagusi. Jolasak, Niala magoaren saioa, eta Rusoren animaliak izango dira, besteak beste. Hona egitarau osoa:

2024ko San Pedro Jaiak, Idotorben 

28 BARIKUA
19:00 Jai hasierako txapliguak eta kanpai jotzea. 
20:30 Lagunarteko afaria, San Pedro elkartean.  
22:30 Mus txapelketa.

29 ZAPATUA
11:00 Prozesioa eta meza nagusia. 
12:00 Armueta harategiak eskainitako luntxa. 
12:30 Haritz dantza taldearen aurreskua eta sokadantza auzotarrekin.
13:00 Lagunak pilota elkartekoek antolatutako pilota partida. 
14:00 Auzotarren bazkaria San Pedro jatetxean, soinujoleek girotuta.
16:00 Cross Country moto txapelketa. 
20:30 Cross Country txapelketako sari banaketa, eta segidan, erromeria, Kitziki taldearekin.
21:30 Lagunarteko afaria, San Pedro jatetxean. 
Ondoren, Dj saioa. 
Ordu txikitan, irrintzi txapelketa eta berakatz zopa jana, doan, San Pedro elkartearen eskutik.   

30 DOMEKA
12:00 Musika Eskolako trikitilarien emanaldia. 
Ondoren, Maite Gourmet-ek eskainitako pintxo dastaketa.  
13:00 Bolo txapelketa. 
13:30 Niala magoa.  
16:30 Umeen jolasak. 
17:30 Rusoren animaliak.
Ondoren, errifaren zozketa.