Ekainaren 26rako LGTBIK+ mundua ezagutzen solasaldi-tertulia antolatu dute. Aita Agirren izango da, 18:00etan, eta bereziki, gaiaren gainean hausnartu nahi duen jende helduarentzat prestatu dute saioa.
Era berean, aurten, lehenengoz, elkarretaratzea antolatu dute ekainaren 28rako, Harrotasunaren Nazioarteko Egunerako. 20:30ean egingo dute Maalako parkean, eta ondoren musika egongo da.