Bueltan da San Migel Rallysprinta, eta estreinakoz emakumeek antolatuta

Barren 2024ko eka. 20a, 16:56

Sona handia eduki zuen motorzaleen artean San Miguel Rallysprintak. 2016an jokatu zuten azkenengoz, eta zazpi urteko etenaren ostean ekainaren 29rako iragarri dute probaren 16. edizioa izango dena. 

Aiastiako errepidean jokatuko dute Euskadiko Rallysprint Txapelketarako puntuagarria izango den San Miguel Rallysprint proba, Etxebarria eta Elgoibar artean, ekainaren 29an. 15:00etan irtengo da lehen autoa. 


Bueltan den probak badu, baina, berritasun handi bat, EME Automobilismo Kirol Klubak antolatuko duela. "Historian estreinakoz, emakumeek bakarrik antolatuko dute auto lasterketa bat", nabarmendu dute emakumez osatutako EME taldetik. Proba, baina, irekia izango da, gizonezko zein emakumezko pilotu eta kopilotuek parte hartu ahal izango dute. Lau pilotu elgoibartar eta bizpahiru kopilotu daude izena emandakoen artean. Kirol kluba sotu aurretik, Emakumeak Automobilismoan taldea sortu zuten hogei bat emakumek, autoen munduan emakumezkoak bistaratzeko helburuarekin, "nahi edo ahal duten emakumeek ere parte har dezaketela ikusarazteko", euren berbetan. Iaz 56 emakume ibili ziren federatuta automobilismoan, eta 362 izan ziren gizonezkoak. 
 

2016an jokatu zuten azkenengoz

Sona handia eduki zuen motorzaleen artean San Miguel Rallysprintak. 2016an jokatu zuten azkenengoz, eta zazpi urteko etenaren ostean ekainaren 29rako iragarri dute probaren 16. edizioa izango dena. Aiastiako errepidean jokatuko dute, Etxebarria eta Elgoibar artean, Euskadiko Rallysprint Txapelketarako puntuagarria izango den proba. Bueltan den probak badu baina berritasun handi bat, EME Automobilismo Kirol Klubak antolatuko duela. "Historian estreinakoz, emakumeek bakarrik antolatuko dute auto lasterketa bat", nabarmendu dute emakumez osatutako EME taldetik. Proba, baina irekia izango da, gizonezko zein emakumezko pilotu eta kopilotuek parte hartu ahal izango dute. Kirol kluba sotu aurretik Emakumeak Automobilismoan taldea sortu zuten hogei bat emakumek, autoen munduan emakumezkoak bistaratzeko helburuarekin, "normaltasunez, nahi edo ahal duten emakumeek ere parte har dezaketela ikusarazteko", euren berbetan. Iaz 56 emakume ibili ziren federatuta automobilismoan, eta 362 izan ziren gizonezkoak.