Lau eguneko egitaraua prest Altzolako jaietan

Barren 2024ko eka. 20a, 15:39

Sainduaren prozesioa 2023ko San Joan Egunean.

Barikutik astelenera ospatuko dituzte sanjoanak Altzolan. 

Ekainaren 21ean, barikuan, hasiko dituzte Altzolan sanjoanak, 16:00etan egingo duten ongietorriarekin, eta 20:00etan Starbass Dj-ak musika jartzeari ekingo dio, frontoian. 
Zapaturako ere lotu dute Starbass Djarekin saioa, ordu bererako, eta gauerdian, karaokea egingo dute. 
Domekarako, San Joan bezperarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdian, arbola tentetuko dute plazan, eta 14:00etan, kanpai jotzearekin batera, ekitaldia egingo dute harrizko zubian. Herri-bazkaria ere lotu dute zapaturako, elizako arkupeetan, eta bazkalostean haurrentzako puzgarriak izango dira, frontoian. 20:00etan, Samuel Reyesek kontzertua emango du, eta 22:30ak aldera piztuko dute sua. Ondorenerako dantzaldia eta karaokea iragarri dituzte. 
San Joan eguna, berriz, txistularien dianarekin hasiko dute, eta 11:00etan meza nagusia ospatuko dute. Prozesioan aterako dute santua eta Mendaroko eta Mutrikuko abesbatzek parte hartuko dute elizkizunean.
Meza ostean mokadua egingo dute frontoian, eta ondoren, Altzolako eskolei buruzko argazki erakusketa bisitatzeko aukera izango da, bai eta Altzolako bainuetxeko instalazioak ikusteko ere. Ongarri argazki taldearekin batera antolatu dute erakusketa eta 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da Altzolako lokal sozialean. Bainuetxerako bisitan gehienez 25 lagunek parte hartu ahal izango dute. Arratsaldean, 18:00etan, sardina jana egingo dute eta 20:00etan emango diote azkena jaiei, agurrarekin. Elgoibarko jubilatuen biltokikoen eta Udalaren laguntza izan dute Altzolako auzotarren elkartekoek jaiak antolatzeko.

 

SAN JOAN JAIAK ALTZOLAN

21 BARIKUA
16:00 Ongietorria.
20:00 DJ Starbass. Frontoian.

22 ZAPATUA
20:00 DJ Starbass. Frontoian.
22:00 Karaokea.

23 DOMEKA
12:00 San Joan zuhaitza jartzea.
14:00 Kanpai jotzea.
14:30 Herri bazkaria, elizako arkupean.
16:30 Haurrentzako puzgarriak, frontoian.
20:00 Musika zuzenean: Samuel Reyes.
22:30 San Joan sua piztea.
23:00 Dantzaldia.
00:00 Karaokea.

24 ASTELEHENA
10:00 Txistularien diana.
11:00 Prozesioa eta meza, Mendaroko eta Mutrikuko abesbatzekin.
Ondoren, luntxa frontoian, musika eta dantza herrikoiek girotuta.
Segidan, argazki erakusketara bisita, eta Altzolako historiaren aurkezpena.
Ondoren, bainuetxera bisita (25 pertsona, gehienez).
18:00 Sardina jate herrikoia.
20:00 Jaien amaiera.