Proba kilometro bertikalen Nafarroako Txapelketa ere bazen. Parte hartzaileek Izabako herrigunetik abiatu eta Ardibidepikuaruntz igo behar zuten, zehazki Larratza izeneko gailurrera (1.587 m.).
3,2 kilometro eta 800 metroko desnibel positibodun ibilbideak denetarik zuen: basoa, Izabako ikuspegi aparta goiko aldean edota Camille Extreme proban azken jeitsiera dena, igoeraren lehen zatian.
Guztira 64 mendi lasterkarik hartu zuten parte Ardibidepikua Bertikalean eta Iñigo Lariz Azkue (CATT Morkaiko) elgoibartarra izan zen igoera osatzen azkarrena, 32 minutu eta 56 segundoko denbora eginda. 2022tik jokatzen duten probako errekorra ezarri zuen Larizek. Jokin Arretxeak lortu zuen bigarren postua, irabazlearengandik 56 segundora; eta, Jokin Zabala sailkatu zen hirugarren postuan, Larizengandik 2:39ra.
CATT Morkaiko trail taldeko beste hiru kide ere lehiatu ziren Ardibidepikua bertikalean. 15. postuan sailkatu zen Iñaki Egizabal (40:54), 19. postuan Martin Egizabal (41:17) eta 34. postuan Pablo Egizabal (45:08). (ikus sailkapenak)