Elgoibarko Igeriketa Taldeak antolatu du kirol proba berezi hau zapaturako, ekainaren 22rako. Benjamin mailatik infantil mailara arteko neska-mutilek hartuko dute parte, 10:00etan hasiko den proban. Adinaren arabera distantzia desberdinetan lehiatuko dira gaztetxoak (beherago bakoitzak egin beharreko lanak). Igerian egin ostean, Olaizaga kiroldegi inguruan arituko dira korrika (ikus beheragoko mapan)
Igerilekua itxita gainerakoentzat
Akuatloia dela-eta, abonatuek ezingo dute igerilekua erabili zapatu goizean. Arratsaldean irekiko dutela jakinarazi dute Udaletik.
Elgoibarko I. AKUATLOIA
Benjamin A (2 txanda)
- 2 buelta igeri 120 m
- korrika txikia 400m
- Buelta 1 igeri 60 m
Benjamin B (2 txanda)
- 3 buelta igeri 180 m
- korrika txikia 400m
- Buelta 1 igeri 60 m
Alebinak
- 4 buelta igeri 240 m
- korrika luze bat 800m
- 2 buelta igeri 120 m
Infantilak
- 5 buelta igeri 300 m
- korrika luze bat 800m
- 3 buelta igeri 180 m