11:00etan hasi dira Debarroko Pilota Txapelketako Finalak, Kadete mailako partidarekin. Bergarako Haritz Etxabe eta Aratz Etxeberria bikoteak Xuban Varona eta Ekhi Azpilikueta eibartarrak izan dituzte aurrez aurre. 22-16 irabazi du Bergarako bikoteak, eta partidako pilotari onenaren saria Haritz Etxabek jaso du.
Jubeniletan Xabat Otazu eta Peru Alberdi (Bergara) eta Eki Amuategi eta Mikel Caramanzana (Soraluze) iritsi dira finalera. 22-9 irabazi dute plaentxiarrek, eta pilotari onenaren saria Mikel Caramanzanari eman diote.
Azkenik, nagusien partidan, Aitor Atxotegi eta Manex Balerdi sotaluzetarrek Ibon Ibara eta Ander Agirresarobe eibartarren kontra jokatu dute. 22--9 nagusitu dira plaentxiarrak, eta Aitor Atxotegiri eman diote partidako pilotari onenaren saria.
Sari banaketan hauek parte hartu dute: Aitor Bergua Lagunak Pilota Eskolako arduraduna, Andrea Arriola Kultura zinegotzia, Rikardo Astigarraga kirol zinegotzia, Inazio Errandonea Aspe pilota enpresako zuzendari teknikoa, Txus Alzaga Soraluze enpresako ordezkaria, Ramon Mujika Kirol Patronatuko zuzendaria, Amaia Mugerza Baltasar pilotako elkarteko ordezkaria eta Sabino Txurruka pilotari ohia.
Sari banaketaren ostean Haritz dantza taldeko Maddi Zabalk aurreskua dantzatu die parte-hartzaileei, Andoni Urbieta txistulariaren erritmora.