Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko dantzen erakustaldia egin dute ikasleek, adinka banatuta. Ikuskizunaren amaieran agurra egin diote Jon Lizarralderi. 42 urteren ondoren erretiroa hartu du, eta eskerrak eman dizkiote urte hauetan guztietan dantzaren alde egindako lanagatik. Lizarraldek ere eskertu ditu ibilbide horretan ondoan izan dituen guztiak, eta aurrerantzean ere laguntzeko prest egongo dela adierazi die: "Aldamenetik ibiliko naiz, baina ez naiz desagertuko".