Mikroantzerki saioa antolatu du Kultur Kafeak zapaturako

Barren 2024ko eka. 14a, 08:15

Mikroantzerki emanaldia antolatu du Elgoibarko Kultur Kafeak hilaren 15erako, eta bi antzezlan ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek: And the Oscar goes to... eta La carta. 

Alazne Etxeberriak (Donostia, 1979) zuzendutako obrak izango dira biak. 20:30ean hasiko da antzerki emanaldia, eta sarrerak bost euro balio ditu. Sarrerak aurrez erreserbatzeko aukera ere badago, 943 021 273 telefono zenbakira deituta.