Tertuliak egitasmoak ekainaren 20an emango dio amaiera ikasturteari, Niala magoaren ikuskizunarekin. Kultur Etxeko sotoan izango da, doan, eta Tertuliak egitasmokoez gain herritarrentzako ere irekia izango da emanaldia. Elgoibarko Izarrak, Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal euskaltegiak antolatzen dute Tertuliak egitasmoa.
"Ikasi dituen azken magiekin eta mirariekin etorriko zaigu Niala, eta jendeak bertatik bertara ikusi eta sentitu ahal izango ditu. Jendearen parte-hartzea eta umorea izango dira, besteak beste, bi osagai nagusiak", azaldu dute antolatzaileek Nialak emango duen ikuskizunaz.
- EGUNA: ekainak 20, osteguna
- ORDUA: 19:00
- TOKIA: Kultur Etxeko sotoan