Argazki zaharrak behar ditu Sanlok 25. urteurreneko ospakizunetarako

Barren 2024ko eka. 12a, 15:07

IMS eta IMH taldeak ziren Sanloren senior mailako taldeak 1999. urtean.

Sanlo sortu zeneko 25. urteurrena ospatzen ari da eskubaloi taldea eta herritarrei laguntza eskatu diete, 1999tik 2008ra bitarteko taldeen argazkiak batu nahi dituztelako.

Urte haietako taldeen argazkiak dituztenei, digitalizatu eta directivasanlo@gmail.com helbidera bidaltzeko eskatu diete.

Izen-ematea zabalik

Denboraldia agurtzeko egiten duten festa egingo dute zapatuan Sanlokoek, Sigman. Denboraldi amaiera eta urtemugaz gainera, datorren denboraldia prestatzen ere hasiak dira kirol taldekoak, eta dagoeneko zabalik dago taldera batzeko izena emateko epea. Interesatuek sanlo.net webgunean eman behar dituzte datuak.