Gizonezko bat atxilotu dute, kotxe bati kalteak eragiteagatik

Barren 2024ko eka. 11a, 12:56

Aita Agirre plazan aparkatuta zegoen kotxe bati eraso egin zion atzo gauean gizonezko batek. 

Makila bat eskuan hartuta, autoari kolpeka ikusten den bideo bat zabaldu da sareetan (behean bideotik hartutako irudia), eta bideo honetan ikus daitezke kotxeak jasandako ondorioak. Bi udaltzain bertaratu ziren, eta gizonezkoa identifikatu ostean, Eibarko Ertzaintzaren komisaldegira eraman zuten. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaua atxilotuta pasatu du, eta gaur goizean epailearen aurrean deklaratu du. Kasua epaitegian dago.