Espainiako Grand Prix zirkuiturako proba puntuagarria da Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatzen duena, eta joan den ekainaren 1ean eta 2an jokatu zuten. Eibar Igerixan taldeko lau kide ere lehiatu ziren txapelketa horretan, tartean Paula Calvo elgoibartarra. Lau probetan hartu zuen parte, eta guztietan sailkatu zen finalerako. Emaitzarik onenak, baina, 200 metroko probetan eskuratu zituen, bizkar estilokoan zein librekoan. Batean zein bestean urrezko dominak irabazi zituen Calvok. Gainera, 200 metroko bizkar estiloko proban Europako Txapelketetan parte hartzeko gutxieneko marka lortu zuen Calvok, 2.18.3ko denborari esker. Donostian lehiatu zen beste bi probetan brontzezko domina irabaz zuen igerilari elgoibartarra; bizar estiloko 50 eta 100 metrotako lasterketetan.
Espainiako Txapelketa
Espainiako txapelketa izango da Paula Calvorentzako hurrengo erronka, Open Astralpool Mallorca txapelketa, hain zuzen ere. Ekainaren 18tik 22ra jokatuko dute Palmako (Balear Uharteak) Son Hugo igerilekuetan. 50, 100 eta 200 metroko lasterketetan lehiatuko da han, bizkar estiloan. Espainiako selekzioarekin Parisko Olinpiar Jokoetan aritzeko aukera ematen duen azken txapelketa ofiziala izango da Palmakoa.