Hiruna pilotarik osatutako lau talde ari dira txapelketa berezi honetan parte hartzen, esku huska eta lau t'erdian, eta pilotarien gidari eta animatzaile lanak bertsolari banak betetzen dute. Mendaron, Kukuprakak eta Bitxiloreak taldeek jokatu zuten elkarren aurka, eta lehenengoentzako izan zen garaipena. Kukupraketan, Ruiz de Infante, Etxekolonea eta Mujika pilotariak aritu ziren pilotan eta Sebastian Lizaso bertsolaria izan zuten botillero. Bitxiloreak taldea, berriz, Zabala, Barrokal eta Etxebeste pilotariek eta Aitor Sarriegi bertsolariak osatu zuten.
Lau t'erdiko partidan Ruiz de Infantek 18-11 irabazi zion Barrokali. Binakako neurketan, berriz, Etxekolonea eta Mujikak osatutako bikoteak 22-7 irabazi zion Etxebestek eta Zabalak osatutakoari.
Finala, Azpeitin
Zapatuan, ekainaren 8an, jokatuko dute txapelketako finala Azpeitin, Frontoi Txikian, 18:00etatik aurrera. Mendaron aritu zen Kukuprakak taldeak Mitxoletak taldearen aurka jokatuko du finalean.
Mendaroko finalerdia, irudietan: