Futbol taldeko zuzendaritza berriak urtebete egin du klubaren gidaritzan eta euren ibilbideko lehen batzar orokorra egingo dute ekainaren 20an, eguena.
Besteak beste, urteko balantze ekonomikoa eta kirol balantzea aurkeztuko ditu Txus Alzaga presidenteak gidatzen duen zuzendaritzak, eta 2024-2025 denboraldirako dituzten asmo nagusiak ere aurkeztuko dituzte.
- Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako auditoriumean izango da batzarra, 18:30ean lehen deialdia eta 19:00etan bigarrena.