Aparkalekuen ordenantza berrituko du Udalak

Barren 2024ko eka. 4a, 11:35

Ibilgailuentzako aparkalekuen udal ordenantza berrituko du Elgoibako Udalak.

Aparkalekuak arautzen dituen ordenantza egungo beharretara egokitu nahi du Udalak. Hori bai, TAO sistemak doakoa izaten jarraituko du. Ordenantza berrirako hainbat aukera aurreikusten dituzte, hala nola ordutegi-muga desberdina duten eremuak seinaleztatzea, jarduera ekonomikoagatik bereizgarriak emateko aukera, ez-betetzeagatiko zehapen-araubidea, eta "beste alderdi garrantzitsu batzuk".

  • Proposamen horiek kontsultatzeko aukera izango dute herritarrek HEMEN. Gaur da horretarako azken eguna.

Behar bezala identifikatutako herritarrek, erakundeek eta elkarteek beren iritziak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte parte hartzeko bide hauen bidez: Iritziak eta iradokizunak partaidetza@elgoibar.eus helbide elektronikora bidal daitezke. Gainera, ekarpenak Elgoibarko Udaleko Erregistro Orokorrean ere aurkez daitezke, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ), Santa Ana kaleko 2. zenbakian.

"Kontsulta honen helburu nagusia da elgoibartarrek ordenantza berriarekin konpondu nahi diren arazoei buruz dituzten iritziak jasotzea, bai eta horiek onartzeko beharra eta egokitasuna, lortu nahi diren helburuak, eta izan daitezkeen irtenbide erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak ere", adierazi dute Udaletik.