Elgoibar Ikastolaren eguna ospatuko dute zapatuan

Barren 2024ko mai. 31a, 11:19

Bihar, ekainak 1, Ikastolaren eguna ospatuko dute Elgoibarren, ikasturteari jaigiroan bukaera emateko. 

Goizean goizetik plazatik Ikastolaraino kalejiran irtengo dira trikitilari eta panderojoleekin. Era berean, baina, ikastolan bertan ere ekintza askotarikoak egingo dituzte: tonbola, ikasleentzako jolasak, eskulanak, dantza lehiaketa… Eguna borobiltzeko, eguerdirako Kitziki erromeriaren kontzertua ere lotu dutela aurreratu dute.