Ekainaren 1etik irailaren 15era bitartean egongo da martxan zerbitzua, urteko sasoi honetan bisitari ugari izaten baititu Idotorbek. Udalak garbitasuna eta segurtasuna areagotuko ditu epe horretan: komunak, eremu amankomunak, zelaia eta aparkatzeko gunea aldizka garbitzea, aparkatzea kontrolatzea eta elkarbizitza-arauak betetzen direla eta zelaia erabiltzen dela zaintzea.
Besteak beste, honakoak zainduko dituzte zerbitzua emango duten beharginek:
- Ibilgailua aparkalekuan aparkatzea, eta ez zelaian
- Parrilletan bakarrik su egitea
- Zuhaitzetako adarrak sua egiteko ez moztea
- Zaborrak edukiontzietan edo paperontzietan bota behar dira
- Txakurra beti lotuta eraman beharko da, eta ezingo da utzi arretarik gabe.
- Natura eta ingurunea errespetatu beharko dituzte herritarrek
Aparkatzeko guneak behar bezala erabiltzen direla kontrolatuko dute beharginek. BARREN