Bi egunetan Panticosako bainuetxetik hasiko dituzte ibilaldiak. Lehen egunean Garno Negro (3065 m.) mendia igoko dute eta bigarrengoan Peña Roya (2578 m.) eta Peña Blanca (2555 m.) mendietako tontorrak zapaltzea izango da eguneko plana.
Ekainaren 15ean irtengo dira Elgoibartik Panticosarantz, goizaldean. Zapatu gaua Casa de Piedra aterpetxean egingo dute. Irteera honetan parte hartzeko Morkaikoko bazkideentzako prezioa 133 eurokoa izango da (155 euro bazkide ez direnentzat). Derrigorrezkoa izango da mendian federatuta egotea. morkaiko.eus webgunean eman behar da izena. Izena-ematerakoan 50 euroko fidantza ordaindu beharko dute interesatuek, eta diru hori ez dute itzuliko izena eman duenak irteeran parte hartzen ez badu.
Informazio osoagoa eta izena emateko: morkaiko.eus