Electricidad Cuadra enpresak irabazi du lanak egiteko lehiaketa publikoa, 56.178,35 euroko aurrekontua (BEZ gabe) izango duten berritze lanak aurkeztuta. Udaletik jakinarazi dutenez, ekainaren 17an hasiko dituzte argiak berritzeko lanak, eta lau hilabeteko epea izango dute lanak bukatzeko, kontratua sinatzen duten unetik hasita.
Simetrikoki jarritako lau argi dorretan ipiniko dituzte argi berriak: 1500W potentzia nominaleko 20 LED proiektore erregular. Udaletik jakinarazi dutenez, LED teknologiadun argiztapen berria jarrita argindarraren kostuan % 77 inguru aurreztea kalkulatu dute. Argiak kontrolatzeko eta errulatzeko sistema ere berrituko dute, "DALI driverekin komunikatzeko sistema bat" izango duena, eta horrek aukera emango du argi-baldintzak kirol-jardueren behar espezifikoetara egokitzeko.