EAJk Europako hauteskundeetarako kanpainako ekitaldia egingo du eguenean Elgoibarren

Barren 2024ko mai. 28a, 16:40

Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamenturako hauteskundeak, eta joan den eguenean hasi zuten alderdiek hauteskunde kanpaina. EAJk iragarri duenez, egueneko (maiatzak 30) ekitaldi nagusia Elgoibarren egingo dute.

Maalako parkean izango da, 19:00etatik aurrera eta hiru lagunek hartuko dute hitza mitinean: Oihane Agirregoitiak, Europako Hauteskundeetarako EAJ-PNVko hautagai eta Europa Solidarioaren aldeko CEUS-Koalizioaren zerrendaburuak, Aitana Agirre hautagaiak eta Andoni Ortuzarrek, EAJren EBBko lehendakariak.