EMEtik jakinarazi dutenez, euskal musikariak gertutik ezagutzeko asmoarekin antolatu dute solasaldi zikloa. Ana Rita Alberdi 'Anari' (Azkoitia, 1970) musikariarekin hasiko dute, ekainaren 5ean. Giza Zarata estudioko zazpigarren diskoa kaleratu du orain gutxi azkoitiarrak, Raymond Carver idazlearen gogoeta batetik abiatuta. Elgoibarko solasaldian musikan egin duen ibilbidearen errepasoa egingo du, baina kanta batzuk ere abestuko ditu. Ane Astiazaranek dinamizatuko du solasaldia. Doakoa izango den arren, Kultur Etxeko sotoko aforoa bete arteko lekua egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
- Noiz: Ekainak 5, eguaztena, 19:00etan
- Non: Kultur Etxeko sotoan