Eguazten goizean Txankakoa zubia aztertzeko lanak egingo dituzte, herriko azpiegiturak hobetu eta segurtasuna bermatzeko lanen barruan. Lanok egin ahal izateko itxi egingo dute Errosario kalea.
Arratsaldean, berriz. Maalako zubian egingo dituzte mantentze lanok, eta erreietako bat itxiko dute. Era horretan zabalik egongo da herrigunerako sarbidea, baina aldiz, ezingo da Maalako zubitik N-634 errepidera irten; beraz, gidariek ibilbide alternatiboak erabili beharko dituzte, izan Melitongo zubitik edo Bernardo Ezenarro eta San Roke kaleetatik.