Trinitate Eguna ospatzen dihardute gaur Elgoibarren, eta goizeko ekintza nagusia Musika Eskolak antolatutako Umeen Danborrada izan da. 300 bat umek hartu dute parte. Kalegoen plazan hasi, eta herri guztia zeharkatu dute. Urtero bezala, aurten ere karroza handi bat ekarri dute, pottokiena.
Musika Eskola sortu zutenak izan dituzte gogoan, eta zapi bana jarri diete lepoan sortzaileei, danborrada hasi aurretxoan.
Goizean artisau azoka ere egin dute Lekuederren, eta arratsaldeko erraldoi eta buruhandien kalejirarekin amaitu dira jaiak.