70 urte bete ditu Danobatek eta ospakizun astea dute hau. Enpresa ulertzeko eredu berria ekarri zuen Danobatek sortu zenean, hamasei buruko fundatzaile talde hark ezaugarri sozialak zituen eredua izango zela adostu zuelako. Eta sorreratik izan du konpromisoa euskararekin. Enpresan euskara eskolak ematen hasi ziren garaikoak ekarri zituen gogora Ion Arrietak Euskararen Historia Soziala Elgoibarren proiekturako egindako grabazioan.