Ahotsak

Gipuzkoa Bertsotan txapelketa betean, eskoletan bertsolaritza irakasten hasi ziren garaira egin dugu salto

Barren 2024ko mai. 24a, 10:47

Bigarren itzulian sartuta dago Gipuzkoa Bertsotan txapelketa. Asteburuan bi saio jokatuko dira, biak ere domekan, bata Alegian eta bestea Usurbilen, eta bertsolaritzari erreparatzeko aitzakia iruditu zaigu. 'Ahotsak'-ekoek egindako grabazio batek bertsoak gurean gaur besteko indarrik ez zuen garaira begira jarri gaitu. Arg: 2019an Herriko Antzokian eskola-umeek egindako jaialdikoa.

Pake Gartzia euskaltzalearena da lekukotza, eta Elgoibar Ikastolan bertsolaritza irakasten hasi ziren garaiaz dihardu, Euskararen Historia Soziala Elgoibarren proiekturako egindako grabazioan. Mari Kruz Intxausti irakaslea eta biek hauspotu zuten Elgoibarren bertsolaritza, ikastolan. Bertsolaritza irakatsi, bertsozaletasuna sustatu, ikasleak eskolartekorako prestatu, txapelketarako autobusak antolatu… askotariko lanetan jardun ziren, eta Elgoibarko Izarrak sortutako bertso-eskolarekin ere harreman estua izan zuten. Angel Ugarteburu zen orduan bertso-eskolako irakasle Elgoibarren. Gaur, ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko Bertsozale Elkarteak sortutako egitasmoa hezkuntza arautuan sartuta dago, eta LH4 eta LH5eko ikasleek bertso-eskolak jasotzen dituzte ikastetxean, eta horren osagarri, bertso eskolak ere sortu dira Elgoibarren eta Mendaron, udalen babesarekin. 

Ikastolan, bertsolaritza erakusten: Bertsolaritzari buruzko ikastaro batean parte hartu zuenean hasi zen bertsolaritza erakusten ikastolan Gartzia. Urtero lehiaketa egiten zuten ikastolan eta gero beste herri batera joaten ziren eskolarteko txapelketara. Angel Ugarteburuk antolatutako bertso eskolara joan ziren ume batzuk. Entzun dezagun.

Mari Jose Intxaustik eta biek plangintza egin zuten ikastolak, bertsoak egun konkretuetan abesteko. Entzun: