Ekainaren 8rako antolatu du C.D. Elgoibarrek aurtengo paella jana, eta izena emateko azken eguna ekainaren 1 dela jakinarazi dute. Sigmako probalekuan egingo duten bazkarirako txartelak Jai-Alai eta Kaia tabernetan eskuratu daitezke.
Guraso, bazkide eta zaletuentzako prezioa 25 eurokoa izango da. Gazteek eta umeek 6 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkariko menua ere jakinarazi dute: Hestebeteak, entsalada, paella, postrea, kafea, kopa eta ardoa.