Sanloko zazpi jokalarik hartu dute parte selekzioen arteko partida horietan, bostek kadeteen Gipuzkoako selekzioekin eta bik jubenilen taldeekin.
Kadete mailakoek gainera, etxean jokatu zituzten euren partidak, IMH kiroldegian jokatu baitzituzten, domeka arratsaldean, Euskadi eta Gipuzkoaren arteko nesken zein mutilen neurketak. Kadete nesken Gipuzkoako selekzioarekin aritu ziren Sanloko hiru jokalari: Ane Alberdi, Elene Fernandez eta Sare Iriondo. 29-42ko emaitzarekin galdu zuten Euskadiren aurkako neurketa. Sanlok izan zuen ordezkaritza kadete mutilen Gipuzkoako selekzioan ere, Lander Andres eta Aimar Gurrutxaga aritu baitziren Gipuzkoako taldearekin. Mutilen arteko lehian ere Euskadiko selekzioak nagusitasunmez irabazi zion Gipuzkoakoari, 30-50. Kantxan ez ezik, entrenatzaileen aulkitxoan ere egon zen ordezkatuta Sanlo, Lorea Gabilondo eta Jurgi Casado izan baitziren kadete nesken taldeko Gipuzkoako selekzioko entrenatzaileak.
Era berean, jubenil mailako Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioek Donostiako La Salle kiroldegian jokatu zituzten euren partidak egun berean. Sanloko Maialen Alonsok emakumeen Gipuzkoako selekzioarekin (beheko irudian) jokatu zuen eta Iker Urbietak gizonezkoen taldearekin.