Maiatzaren 17tik 26ra egongo da ikusgai Kultur Kafean. Nere Falagan eta Eduardo Gaviñaren (Yogurinha Borova) testigantzak erakusten dituen argazkiak biltzen ditu erakusketak, eta irudietan parte-hartzaileen nortasuna islatzen da, haien keinuen, jarreren eta gorputz-adierazpenaren bidez. Lagin hau izen bereko webseriean oinarritzen da, eta trans pertsonek egunero izaten dituzten esperientziak eta erronkak kontatzen ditu.
Kitziki taldearen kontzertua, gaur
Argazki eta webseriearen inagurazioaz gainera, zuzeneko musika emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute gaur gauean Kultur Kafera gerturatzen direnek. Kitziki taldeak kontzertua emango du 22:30etik aurrera.