Oiartzun Kopako finalerdiak jokatuko dituzte Elgoibarren

Barren 2024ko mai. 16a, 11:00

Salento Gelati taldea. Sanlo EKT

Kadete mailako Gipuzkoako Oiartzun Kopako bi finalerdiak jokatuko dituzte, zapatuan, Olaizaga kiroldegian. Sanloko Salento Gelati taldeak zaleen aurrean izango du jokoan finalerako txartela eskuratzeko aukera.

Etxeko taldeak, Salento Gelatik jokatuko du aurreneko finalerdia, 13:00etan, eta Zarautz izango dute aurkari finalerako bidean. Bigarren finalerdia Orioko eta Bera Berako taldeek jokatuko dute, 16:00etan. Sanlok zaleen babesa eskatu du.

Sanloko talde gehiago ere ari dira Kopa txapelketan lehiatzen. Partiden egutegia eta azken jardunaldiko emaitzak sanlo.net webgunean

Euskadi Vs Gipuzkoa IMH Kiroldegian

Domekan, berriz, kadete kategoriako Euskadiko eta Gipuzkoako selekzioen arteko norgehiagokak jokatuko dituzte IMH kiroldegian: 16:30an neskena, eta 18:15 mutilena. Prestaketa partidak izango dira.