2010ean jaiotako 36 nerabe ari dira ekimen hau egiten udako egonaldia finantzatzeko. Proiektu hau “Zehar Heziketa Programa” elkarteak garatutako parte-hartze prozesu baten emaitza da. Bigarren eskuko azoka maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean egingo dute azoka Kalegoen plazan, baina horretarako materiala biltzen ari dira egunotan. Jostailuak, liburuak eta jantziak bilduko dituzte. Nahi duenak maiatzaren 16an eta 17an izango du materiala emateko aukera, Kultur Etxeko sotoan. Ostegunean 17:00etatik 20:00etara egongo dira sotoan eta 17:00etatik 19:00etara barikuan.
- Bigarren eskuko azoka: maiatzaren 31n, 17:00etatik 20:00etara eta ekainaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara, Kalegoen plazan.
Informazio gehiagorako edo zalantzarako, interesatuek Elgoibarko Udal Gaztelekura jo dezakete honako bide hauen bitartez:
- Emaila: gaztelekua@elgoibar.org
- Whatsapp: 628 170 330
- Telefonoa: 943 743 228