Alavesek 3-1 irabazi dio Realari Mintxetan jokatutako lagunarteko partida

Barren 2024ko mai. 15a, 12:18

Reala eta Alavesen arteko partidako une bat. Arg: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala

Emakumeen kirolaren hilabetea izan da maiatza Elgoibarren, izan boxeoan, txirrindularitzan, mendian edota futbolean.

Elgoibarko Udaletik azaldu dutenez, kirolean genero-berdintasuna sustatzeko antolatu dituzte hainbat kirol jarduera maiatzean. Horien barruan antolatu zuten Realaren eta Alavesen arteko futbol partida. Emakumezkoen bigarren mailan diharduen Realaren taldeak, eta lehen mailan diharduen Alavesek lagunarteko partida jokatu zuten domekan, Mintxetan. Arabarrek irabazi zuten partida, 3-1eko emaitzarekin.

Argazkiak: Mikel Askasibar / Elgoibarko Udala