Soraluzeko San Andres auzoko bolatokian jokatu zuten zapatuan txapelketako zortzigarren jardunaldia, eta adin askotariko 60 bolari baino gehiago elkartu ziren. Azkenean, Asola Berri taldeko Garikoitz Rodrigez eibartarra gailendu zen, 5 txirlo botata. Bi bolari elgoibartar lehen seiren artean sailkatu ziren, Aitziber Olaizola eta Angel Ibarluzea, hain justu ere. Azken asteetan sailkapen nagusian gora egin dute San Miguel taldeko bolariek eta aurreneko bosten artean daude une honetan Angel Ibarluzea eta Unai Loiola, Santos Muñoz liderrari tartea jan eta gero.
San Andresko tiraldiko sailkapena
- Garikoitz Rodrigez (Asola Berri)........... 5 txirlo
- Ediel Reyes (Independentea)....... 5 txirlo
- Sebas Aranzabal (Elgeta)....... 4 txirlo
- Gorka Etxaniz (Floreaga)........4 txirlo
- Aitziber Olaizola (San Migel).....4 txirlo
- Angel Ibarluzea (San Migel)...... 4 txirlo
Sailkapen nagusia
- Santos Muñoz (Floreaga).....................34
- Garikoitz Rodriguez (Asola Berri)............33
- Angel Ibarluzea (San Migel)...................32
- Boni Plaza (Elgeta)............................29
- Unai Loiola (San Migel)..........................27
Hurrengoa Elgoibarko, Idotorben
Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren 53. ekitaldiko hurrengo jardunaldia datorren zapatuan, maiatzaren 18an, jokatuko da Elgoibarko San Pedro auzoan. Hamar jardunaldi ditu aurtengo txapelketak, eta bederatzigarrena izango da Idotorbekoa.
San Andreseko tiraldiko argazki gehiago: plaentxia.eus atarian