Udaletik azaldu dutenez, semaforo erako sistema izango da eta igogailua martxan dagoen ala ez argi adieraztea izango da bere funtzioa. Gaur egingo dituzte sistema hori ezartzeko obrak, eta hori dela eta ezingo da igogailua erabili, 08:00etatik 18:00etara bitartean. Lanak gaur amaitzea aurreikusten dute.
Iaz ere egin zituzten Bernardo Ezenarro eta San Roke kaleak lotzen dituen igogailu publikoaren segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko lanak