'Xabier Leteren poesia eta kantagintza' hitzaldia emango du Alex Gurrutxagak, Elgoibarren

Barren 2024ko mai. 14a, 10:34

Xabier Leteren ibilbideaz eta bere obraz jardungo du Alex Gurrutxaga EHUko irakasleak (Zarautz, 1988) Elgoibarren, maiatzaren 15ean (eguaztena).

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute hitzaldia, Zergatik eta zertarako euskaldun? egitasmoaren baitan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute horretarako.

  • Hitzaldia Aita Agirre kulturgunean emango du Gurrutxagak, 18:00etan hasita.

Xabier Leteren obrari buruz egin zuen doktore tesia Alex Gurrutxagak, eta Aberriaren poeta kantaria liburua argitaratu zuen Alberdaniarekin 2020an. Elgoibarren, poetaren obraz eta bere ibilbideak bereiztu ziren aro nagusiez arituko da, gako estilistiko nahiz filosofiko nagusiak azalduz.

Leteren ibilbidea dagokion testuinguruarekin lotuko du Gurrutxagak, hala beste sortzaileak gogoan hartuz nola Euskal Herriaren aldaketak aipatuz. Antolatzaileek aurreratu dute partehartzaileek aukera izango dutela euren intereseko poema, abesti eta gaien inguruan berba egiteko.