Egin dute Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako mahaien zozketa

Barren 2024ko mai. 13a, 13:33

Ekainaren 9an Europako Legebiltzarra hautatzeko hauteskundeak izango dira, eta ordurako hauteskunde mahaiak osatzeko ezhoiko udalbatzarra egin dute gaur Elgoibarren.

Hauteskunde-mahaietan egon behar diren kideen zozketa publikoa egiteko egin dute gaurko udalbatzarra. Sistema informatiko bat erabilita egin dute zozketa. 

Mahaian izatea egokitu zaienei telefonoz hots egingo dieten arren, Elgoibarko Udalaren webgunean kontsulta daiteke zozketaren emaitza. Zehazki, norberari tokatu zaion ala ez jakin daiteke, NAN zenbakia sartuta.